XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pikusi. Spanish: Ver un higo. 2/ French: Voir une figue.

phila. Tximist enpresaren kamioak harrapatu eta seko utzi zuen gizarajoa.

piloba. Anaiak hamasei seme-alaba ditu.

pinguinoiz. Sekula inork ikusi ez duen itsas-hegazti misteriotsua.

pintxoin. Aizu! Orain dela ordu erdi bat eskatu dut kalamarra!

piolet it be. Beatles-en eskaladari buruzko kanta ezaguna.

piperradar. Piperrak non dauden detektatzen duen tramankulua.

pípika. Zomorro egur-jaleen gainean jarrita egiten diren lasterketak.

piraina. Amazonasen eta inguruko ibaietan bizi diren arrain txiki hortzhandiek botatako hitz gogorra.

pistoria. Piperra, tipula, tomatea, berenjena eta kalabazinarekin egiten den jaki baten bilakaera denboran zehar.